2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ABLITAS
Bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak, hutsik
Deialdi publikoa iragartzen da, udal honetako bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak betetzeko. Orobat, 15 egun balioduneko epea ematen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, hautatuak izan nahi dutenek eskabideak aurkez ditzaten udal honetan, baldin legezko baldintzak betetzen badituzte. Hori dena, bete daitezen Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikulua eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/95 Erregelamenduaren 5. artikulua.
Ablitasen, 2023ko urriaren 27an.–Alkatea, Carlos Bonel Soto.
Iragarkiaren kodea: L2315428