2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TEBASKO KONTZEJUA
Aldaketa gimnasioko barne araubidearen erregelamenduan. Behin betiko onespena
Tebasko Kontzejuko Batzarrak, 2023ko apirilaren 24an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Tebasko Kontzejuaren gimnasioko barne araubidearen erregelamenduan, 10. artikuluan.
Espedientea jendaurrean egon da hogeita hamar egun baliodunean, dagokion iragarkia argitaratuta 2023ko 107. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 23koan, eta Kontzejuko iragarki-taulan eta web-orrian, bizilagunek eta interes legitimoa dutenek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin zitzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin eta horrekin bat heldu direnen edukiekin. Epe horretan ez zaio alegaziorik egin espedienteari, eta, beraz, hasierako onespenaren erabakia behin betiko bihurtzen da. Horregatik guztiagatik, eta aipatutako araudiarekin bat etorriz, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da aldatu den artikuluaren testua.
Tebasen, 2023ko urriaren 24an.–Kontzejuko burua, Leire Martínez Carneiro.
ALDAKETA GIMNASIOKO BARNE ARAUBIDEAREN ERREGELAMENDUAN
10. artikulua. Abonamendu motak:
10.1. Abonatuen artean sailkapen hau egin da:
TEBASKO BIZILAGUNAK | ERROLDATU GABEAK |
ADINA | URTEA | SEIHILEKOA | URTEA | SEIHILEKOA |
16tik 64 urtera bitarte | 60 euro | 35 euro | 100 euro | 60 euro |
Erretiratuak, Pentsiodunak | 30 euro | 20 euro | 50 euro | 30 euro |
10.2. Tebasko Kontzejuak ezartzen dituen prezio publikoak ordainduko dituzte abonatuek.
10.3. Tebasko Kontzejuan erroldaturik dagoena hartuko da herrikotzat.
10.4. Erretiratuak eta pentsiodunak, edozein adin izanik ere, eta frogagiri ofizial bat aurkezten badute (administrazio publiko batek emana), halakotzat hartuko dira, aplikatu beharreko kuota edo prezio publikoari dagokionez. Halaber, izaera berbera aitortuko zaie ezkontideei, baldin frogatzen badute ez direla lanean ari (informazio hori jasotzen duen osasun txartela aurkeztuz).
10.5. Gimnasioan abonatu nahi duten guztiek ordaindu beharko dituzte finkatutako prezio publikoak, eta Kontzejuaren bulegoetan ordaindu izanaren frogagiria aurkeztu beharko dute, baita abonatu izaera lortzeko datu pertsonalak ere.
Baja hartzen duen abonatuak ez du eskatzen ahal ordaindutakoa itzultzeko, ezta baja egunetik egoki litzatekeen zatikia ere.
Iragarkiaren kodea: L2315105