231. ALDIZKARIA - 2023ko azaroaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Xehetasun-azterketa, UAO-2 unitatean. Aurretik argitaratu gabeko araudia

Argitaratzen da UAO-2 unitateko xehetasun-azterketaren araudia, bat etorriz xedatuta dagoenarekin Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70.2 artikuluan eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan. Aipatu xehetasun-azterketa 1998ko maiatzaren 28ko osoko bilkuran onetsi zen eta iragarkia 1998ko 87. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu, uztailaren 22an.

Tafallan, 2023ko urriaren 23an.–Alkatea, Xabier Alcuaz Andueza.

Xehetasun-azterketa (1998) (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2315077