231. ALDIZKARIA - 2023ko azaroaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ODIETA

2024ko lan-egutegia

Odietako Udalak, 2023ko urriaren 26an egin osoko bilkura berezian, onetsi zuen Odietako Udalaren zerbitzuko langileen 2024ko aste barreneko jaiegunen egutegia; halaber, urte horretan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren jaiegunak zein diren zehaztu zuen. Hona hemen:

Urtarrilaren 1a, astelehena: Urteberri eguna.

Urtarrilaren 17a, asteazkena: herriko jaieguna.

Martxoaren 28a: Ostegun Santua.

Martxoaren 29a: Ostiral Santua.

Apirilaren 1a: Pazko astelehena.

Maiatzaren 1a, asteazkena: Langileen eguna.

Uztailaren 25a, osteguna: Santiago eguna.

Abuztuaren 15a, osteguna: Ama Birjinaren Jasokundea.

Azaroaren 1a, ostirala: Santu Guztien Eguna.

Abenduaren 3a, asteartea: San Frantzisko Xabierkoa - Nafarroaren Eguna.

Abenduaren 6a, ostirala: Konstituzioaren eguna.

Abenduaren 25a, asteazkena: Eguberri eguna.

Orobat, baliogabeak izanen dira, 2024an epeak kontatzeari dagokionez, igande guztiak eta udal bulegoetarako jaiegun deklaratu diren egunak.

Odietako Udaleko lanaldiaren urteko benetako lanordu kopurua 1.194 izanen da eta honela banatuko da:

A) Eguneko lanaldia, orokorrean, 5:30 ordukoa izanen da, astelehenetik ostiralera, 7:30etik 15:20ra bitarte.

B) Jendea hartzeko eta Erregistro Orokorra irekitzeko ordutegia 9:00etatik 14:00etara bitartekoa izanen da.

Betiere, 2024rako, orokorrean, Nafarroako Administrazio Publikoetarako behin betiko ezartzen den urteko lanaldiak baldintzatuko du urteko lanaldiaren iraupena. Horren ondorioetarako, aldaketaren bat izanez gero, behar diren doikuntzak eginen dira.

Erripan (Odieta), 2023ko urriaren 26an.–Alkatea, Alberto Urdaniz Elizondo.

Iragarkiaren kodea: L2315409