2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OTSAGABIA
Jarduera-lizentziaren eskaera. Aldaketa funtsezkoa.
Hotelean igerilekua jartzea
Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukituak gertatzen direnek; hori guztia, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuan xedatutakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean eragina duten jarduerak arautzen dituen 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua).
Sustatzailea: Jacar Logística SL.
Jarduera: hotelean igerilekua jartzea.
Tokia: 2. poligonoko 55., 56. eta 57. lurzatiak.
Otsagabian, 2023ko irailaren 12an.–Alkate udalburua, Mikel Aoiz Iriarte.
Iragarkiaren kodea: L2315244