2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MIRANDA ARGA
Aldaketa, zahar-egoitza erakunde autonomoaren estatutuetan.
Hasierako onespena
Miranda de Argako Udalak, 2023ko urriaren 26an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea "Miranda Argako Virgen del Castillo zahar-egoitza" izeneko tokiko erakunde autonomoa arautzen duten estatutuen aldaketa. Aldaketa hori jendaurrean egonen da hogeita hamar egunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Epe horretan, bizilagunek eta legezko interesdunek espedientea aztertzen ahalko dute udal idazkaritzan, eta egokitzat jotzen dituzten erreklamazioak, kexak edo oharrak egiten ahalko dituzte.
Miranda Argan, 2023ko urriaren 27an.–Alkatea, Maria Pilar Ibero Pérez.
Iragarkiaren kodea: L2315414