231. ALDIZKARIA - 2023ko azaroaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ENKANTEA, ondasun higiezinak Iruñean eta Los Arcosen.

Nafarroako Foru Ogasunaren Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean bideratutako premiamendu-espediente administratibo baten barruan, Nafarroako Foru Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak, 2023ko irailaren 13an, erabaki zuen behean azaltzen den ondasun higiezin enbargatuak enkante bidez saltzea. Enkantea Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatuko Agentziaren Enkanteen Atarian eginen da.

Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu ebazpenean xedatutakoa betez, iragarki hau argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean eta honako hau adierazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:

1. Enkante administratiboaren iragarkia, erreferentzia-zenbakia: 03655.

2. https://subastas.boe.es/ds.php?id=SUB-RC-2023-3100200103655 Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atariaren helbide elektronikoan jasota daude enkantearen eta enkantean jarri behar diren ondasunen funtsezko datuak:

3. Helbide elektroniko horretan adierazitako egunean hasiko da enkantea. Irekitzen denetik, eskaintza elektronikoak egiten ahalko dira hogei egun naturalean, Enkanteen Atarian.

4. Ondasunak adjudikatzeko aktaren ziurtagiria egin aurretik edo, hala dagokionean, salmentaren eskritura publikoa eman aurretik behar bezala justifikatzen bada ordaindu direla zorra, berandutze-interesak eta prozeduraren kostuak, enkantea bertan behera geratuko da.

5. Enkantean jarri beharreko ondasuna:

–1. lotea:

35.555 zenbakiko finka, Agoizko Jabetza Erregistroa.

35.555 zenbakiko finka honela dago inskribatuta: Eguesko 420. liburua, 6. folioa, artxiboko 2895. liburukia; eta erregistro-liburuetan ondoren aipatzen den bezala deskribatzen da:

Hiri finka: 85. Lotu gabeko aparkatzeko tokia, 57 zenbakikoa, eta Iruñeko Mendillorriko laugarren faseko 7. partzelan eraikitako eraikuntza multzoaren 1. sotoan kokatua. Hogeita bederatzi metro eta hirurogeita hamaika dezimetro koadroko azalera du. Mugak: aurrean, autoen bidea eta maniobratzeko tokia; eskuinean, aparkatzeko tokia, 56 zenbakikoa; ezkerraldean, espazio komun batetik, lotutako aparkatzeko tokia, 58 zenbakikoa; eta atzean, sotoaren inguruko itxitura. Higiezinaren elementu komunetan %0,327ko partaidetza kuota du.

Kargak:

Enbargoaren prebentziozko idatzoharra, B letra, bi mila eta hamaseiko urriaren lauan egina (18395/MJL espedientea), Nafarroako Foru Komunitatearen alde, lau mila berrehun eta hamazortzi euro eta berrogeita hamasei zentimo erreklamazioan, seiehun eta hogeita hamabi euro eta hirurogeita hamazortzi zentimo, zeinak behin-behinean kalkulatzen baitira interesak ordaintzeko, eta mila eta berrehun euro prozeduraren kostuetarako, Nafarroako Gobernuaren Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalak agindu baitzuen, 2016ko irailaren hogeita seian. Idatzohar horren bazterrean, kargen ziurtagiria bidali izanaren oharra dago, bi mila eta hamaseiko urriaren laukoa, aipatutako manamenduan agindutakoa.

Enbargoaren idatzoharraren luzapena:

Prebentziozko idatzoharra, C letra, bi mila eta hogeiko irailaren hogeita zortzian egina, zeinak luzatu egiten baitu B letraren oharra, Nafarroako Gobernuko Derrigorrezko Diru-bilketa Atalaren 2020ko irailaren 15eko manamenduan agindutakoa.

Katastrokoa:

Iruñeko 16. poligonoa, 351. partzela, 2. azp., 57. hiri-unitatea, Ramón Aguinaga kalea 1 G, 1. sotoa, 57. aparkalekua. Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000002047449BP.

–2. lotea:

Erregistroko 9.033 zenbakiko finka, Lizarrako Jabetza Erregistroa.

Landa-lurra: Lehorreko alorra, lurzatien berrantolamenduko plano orokorreko 7. poligonoko 348 zenbakiko finka, Los Arcoseko udalerrian, La Nevera izeneko lekuan (gaur egun Miralasbuenas ere esaten zaio). Mugak: iparraldean, Cardiel bidea/altxonbidea; hegoaldean, bazterrean utzitako aldea; ekialdean, María Clara Ganuza Bengoa / 349 zenbakiko finka, eta mendebaldean, Los Arcoseko Udala / 347 zenbakiko finka. Hektarea bat, hamabost area eta laurogeita hamar zentiareako azalera du. Ez du bertan bizitzeko baldintzarik. 3. poligonoko 971. partzela da.

IDUFIR: 31008001140794.

Finkak honako karga hau ezarria du:

1. Nafarroako Aurrezki Kutxa eta Bahitura Etxearen aldeko hipoteka baten karga du, hamabi mila hirurehun eta bat euro eta laurogei zentimoko printzipala duen mailegu baten berme gisa; hamabi hilabeteko ordainketa interesak ordainduko dira, gehienez ere urteko ehuneko hamarrera arte; hamazortzi hilabeteren berandutze-interesak ordainduko dira, printzipalaren ehuneko hogeikoak, kostu eta gastu judizialetarako; eta, hala badagokio, bederatziehun eta bat euro eta berrogeita hamabi zentimo gastu estrajudizialetarako. Hipoteka hori Jose Javier Castiella Rodríguez Iruñeko notarioak bi mila eta lauko azaroaren hogeita seian baimendutako eskritura baten bidez eratu zen, 7 urteko eperako, bi mila eta bosteko otsailaren batean, eta inskribatuta dago 3137. liburukian, 100. liburuan, 214. folioan, 3. inskripzioan.

Oharra: Hipoteka ekonomikoki kitatua.

Katastrokoa:

Los Arcos, Miralasbuenas parajea, 971. partzela, 3. poligonoa, A eta B azp. Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000001048151IJ.

6. Lehentasunez erosteko edo lehentasunez eskuratzeko eskubideen titularrak izan daitezkeenean, mahaiak behin-behinean erabakitako adjudikazioa etenda geldituko da, aplikatu beharreko legeriarekin bat beren eskubidea baliatzen ahal duten bitartean.

7. Iragarki honetan eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian aurreikusita ez dagoen guztian, egintza arautzen duten legezko eta erregelamenduzko xedapenetan xedatutakoari jarraituko zaio.

Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848-428693, posta elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@cavarra.es).

Iruñean, 2023ko urriaren 31n.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Sonia Ruiz Millán.

Iragarkiaren kodea: F2315493