231. ALDIZKARIA - 2023ko azaroaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

Ordenantza fiskala, zeinaren bidez tasa bat arautzen baita, aprobetxamendu berezia egin dezaten herriko jabari publikoan interes orokorreko hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresek. Hasierako onespena

Mendabiako Udalak, 2023ko urriaren 26an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen ordenantza fiskal bat, zeinaren bidez tasa bat arautzen baita, aprobetxamendu berezia egin dezaten herriko jabari publikoan interes orokorreko hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresek. Orobat, dagokion ezarpen erabakia onetsi zuen.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazio, eragozpen edo oharrak; hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsita geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Mendabian, 2023ko urriaren 27an.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L2315401