2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MARTZILLA
2024ko lan-egutegia
Honen bidez, jendaurrean jartzen da Alkatetzak 2023ko urriaren 26an eman zuen 2023-949 Ebazpena, zeinaren bidez Martzillako Udalaren lan-egutegia onetsi eta epeak zenbatzeari dagokionez baliogabeak diren egunak deklaratzen baitira.
Aintzat hartuz zer xedatzen duten abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak (haren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina) eta martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 34.6 artikuluak (legegintzako errege-dekretu horren bidez onetsi zen Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina), ezartzen baitu enpresak urtero prestatu behar duela lan-egutegia.
Ikusi da Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren ekainaren 5eko 250/2023 Ebazpena, zeinaren bidez ezartzen baitaNafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2024ko jaiegunen egutegi ofiziala (2023ko 132. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 23koa).
Ikusi da Martzillako tokiko jaieguna 2024rako abuztuaren 5a izanen dela (Pluko Ama Birjina); egun hori ordaindu eginen da baina ez da errekuperatu beharko.
Bat etorriz abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legearen 4. artikuluan xedatutakoarekin (foru-lege horren bidez aldatu zen 13/2012 Foru Legea, ekainaren 21ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen arloan presako zenbait neurri hartzeari buruzkoa), ezartzen baitu Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioen urteko benetako lanordu kopurua 1592 izanen dela.
Kontuan hartuz Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.h) artikuluak eta Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren 84.1 artikuluak ematen didaten eskumena,
EBAZTEN DUT:
Lehena.–Egun baliogabeak izanen dira, 2024. urtean epeak zenbatzeari dagokionez, larunbatak, igandeak eta jarraian adierazitako hauek, jaiegun deklaratu baitira:
–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.
–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.
–Martxoaren 28a: Ostegun Santua.
–Martxoaren 29: Ostiral Santua.
–Apirilaren 1a: Pazko astelehena.
–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.
–Uztailaren 25a: Santiago apostolua.
–Abuztuaren 5a: Herriko jaieguna, Pluko Ama Birjina.
–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.
–Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.
–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.
–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.
–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.
–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.
Bigarrena.–Onestea Martzillako Udalaren zerbitzuko langileek 2024an izanen duten aste barreneko jaiegunen egutegia, hementxe zehaztu bezala:
Ebazpen honetako lehenengo puntuan adierazitakoez gain, lanik gabeko egunak dira:
–Uztailean: 26a.
–Abuztuan: 16a.
–Abuztuan: 23tik 30era (herriko jaiak).
–Abenduan: 2a, 23a, 24a, 30a eta 31.
Hirugarrena.–Lanaldiaren urteko egiazko lanordu kopurua 1.592 ordukoa da zerbitzu orokorretako langileentzat, bat etorriz abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legearekin eta abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuarekin.
Laugarrena.–Lan-egutegi hau aldatzen ahalko da zerbitzuaren beharren arabera, jarraituz langileen baldintzen gainean indarrean dagoen araudiari.
Bosgarrena.–Eguneko lanaldi jarraitua 6 ordukoa baino luzeagoa duten langileek 30 minutuko atsedenaldia izanen dute gehienez.
Seigarrena.–Udal bulegoetan, jendearendako ordutegia izanen da 10:30etik 14:00ak arte, astelehenetik ostiralera, salbu eta lehenengo puntuan jaiegun deklaratutakoetan eta bigarrenean lanik gabeko egun deklaratutakoetan.
Zazpigarrena.–Erabaki hau langileen ordezkariei helaraztea, eta argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, orok jakin dezan, bai eta Udalaren egoitza elektronikoan eta ediktu-taula fisikoan ere.
Zortzigarrena.–Egutegi hau, lanaldiaren banaketa eta gainerako xedapenak ez zaizkie aplikatuko lan-baldintzak direla-eta berariazko lan-egutegia daukaten udal zerbitzuei (Herritarren Babesa, Hezkuntza eta Obrak eta Zerbitzuak).
Dagozkidan eskumenak baliatuta, aditzera ematen dut, orok jakin dezan. Ohartarazten da ezen, erabaki honen aurka, behin betikoa baita bide administratiboan, errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau argitaratu eta hilabeteko epean.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, ordena bereko epaitegiari edo salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.
Martzillan, 2023ko urriaren 27an.–Alkate udalburua, M.ª Esther Villanueva Ucar.
Iragarkiaren kodea: L2315369