231. ALDIZKARIA - 2023ko azaroaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

Aldaketa, tasak eta prezio publikoak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Martzillako Udalak, 2023ko urriaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldatzea Martzillako tasak eta prezio publikoak arautzen dituen ordenantza, 2023rako egokitzeko, 1803/2023 administrazio espedientean ageri denarekin bat etorriz.

Espedientea jendaurrean jartzen da hogeita hamar egunean, iragarkia argitaraturik Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta erakundearen iragarki-taulan, bizilagunek eta interes legitimoa dutenek azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da, baldin inork ez badu erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten, eta ordenantzaren eduki osoa argitara emanen da.

Martzillan, 2023ko urriaren 27an.–Alkatea, M.ª Esther Villanueva Ucar.

Iragarkiaren kodea: L2315320