2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IZABA
Aldaketa 2023ko ordenantza fiskaletan. Hasierako onespena
Izabako Udalak, 2022ko abenduaren 20an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa ordenantza fiskaletan, 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatzeko.
Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak edo oharrak; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Halakorik aurkezten ez bada, ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsitzat joko da.
Izaban, 2023ko urtarrilaren 27an.–Lehen alkateordea, Carlos Anaut Abadía.
Iragarkiaren kodea: L2315090