231. ALDIZKARIA - 2023ko azaroaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GIRGILLAO

Ordenantza, Udal hilerriaren erabilera eta hura erabiltzeko eta hartan zerbitzu egiteko eskubideak eta tasak arautzen dituena. Hasierako onespena

Girgillaoko Udalak, 2023ko urriaren 20an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Argiñarizko Udalaren hilerriaren erabilera arautzen duen ordenantza.

Espedientea Udalaren Idazkaritzan egonen da ikusgai 30 egun naturalean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta interesdunek azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin.

Girgillaon, 2023ko urrriaren 20an.–Kontzejuko burua, Gonzalo Parreño Oroz.

Iragarkiaren kodea: L2315103