231. ALDIZKARIA - 2023ko azaroaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARINOAIN

Ordenantza fiskala, lurraren kontribuzioaren gaineko zerga arautzen duena; Ordenantza fiskala, eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga (EIOZ) arautzen duena eta Ordenantza, Garinoaingo Musika Eskolaren zerbitzua arautzen duena. Hasierako onespena

Garinoaingo Udalak, 2023ko irailaren 22an egindako ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea honako ordenantza hauek:

• Ordenantza fiskala, lurraren kontribuzioaren gaineko zerga arautzen duena.

• Ordenantza fiskala, eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga (EIOZ) arautzen duena.

• Ordenantza, Garinoaingo Musika Eskolaren zerbitzua arautzen duena.

Onetsitako ordenantzak jendaurrean egonen dira hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Epe horretan edozeinek aztertzen ahalko du Udalaren bulegoetan, eta aurkezten ahalko ditu egoki iritzitako alegazioak. Halaber, interesdunen eskura egonen da udal honen egoitza elektronikoan (http://garinoain.sedelectronica.es).

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantzak behin betiko onetsirik geldituko dira, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Garinoainen, 2023ko urriaren 24an.–Alkatea, Eva Martínez Catalán.

Iragarkiaren kodea: L2315065