231. ALDIZKARIA - 2023ko azaroaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EULZKO KONTZEJUA

Baso-aprobetxamenduen enkante publikoa

Kontzeju honek, Nafarroako Gobernuak baimendurik, iragartzen du enkante publikoa eginen duela, plegu itxien bidez, honako baso aprobetxamendu hau saltzeko:

Lote bakarra: 177,1 m³ larizio pinu, "La Balsa" parajean. Lizitazioaren prezioa 1.753,29 euro gehi BEZa izanen da (mila zazpiehun eta berrogeita hamahiru euro eta hogeita bederatzi zentimo gehi BEZa).

Proposamenak aurkeztuko dira Eulzko Kontzejuaren Erregistroan, gutun-azal itxietan, baldintza-agirian ezarritako dokumentazioarekin batera. Aurkezteko epea iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hamabost egun baliodunekoa izanen da, zehazki, hamabosgarren egunaren eguerdiko hamabiak artekoa. 48 ordu geroago, plikak irekiko dira. Proposamenekin batera, aurkeztu beharko da fidantza gisa hasierako prezioaren %2 utzi izanaren ordainagiria.

Baldintza teknikoen eta ekonomiko-administratiboen agiria interesdunen eskura dago Allingo Udalaren bulegoetan.

Eultzen, 2023ko urriaren 23an.–Kontzejuburua, José Ignacio Aragüés Ecay.

Iragarkiaren kodea: L2315239