231. ALDIZKARIA - 2023ko azaroaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERGOIENA

2024. Urteko karga-tasak

Ergoieneko Udalak, 2023ko urriaren 26an egindako bilkuran, ondoko erabakia onetsi zuen, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz. Hona hemen testua osorik:

1.–2024. urteko karga-tasak.

1.1. Ondasun higiezinen gaineko zerga: %0,21

1.2. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: karga-tasa: %3.

1.3. Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: Udalaren gutxieneko indizea: 1,04.

1.4. Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: onestea koefizienteak, aplikatzekoak direnak lurraren balioaren gainean sortzapenaren unean, balio-gehikuntzaren sortzealdia kontuan hartuta. Horiek izanen dira 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako gehieneko koefizienteak, urtero eguneratuko direnak.

Karga-tasari dagokionez, balio-gehikuntzaren sortzealdi guztietan karga-tasa bakarra ezartzea: %8koa, alegia.

2.–Erabaki honek 2024. urteko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

3.–Hau guztia jakinarazten dizut jakin dezazun, eta behar diren ondorioetarako, ohartaraziz erabaki horren kontra ondoko errekurtsoak jartzen ahal direla, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari berari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, edo

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hilabeteko epean.

Ergoienean, 2023ko urriaren 27an.–Alkatea, M.ª Soledad Mozo Galarza.

Iragarkiaren kodea: L2315372