231. ALDIZKARIA - 2023ko azaroaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONAMARIA

Herritarren prestazio pertsonala edo auzolana arautzen duen ordenantzaren aldaketa. Hasierako onespena

Donamariako Udalak, 2023ko urriaren 25ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Donamaria-Gazteluko prestazio pertsonala edo auzolana arautzen duen ordenantzaren aldaketa.

Jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, argitara eman ondotik Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta toki-erakundearen iragarki-taulan, herritarrek eta interes legitimodunek aukera izan dezaten espedientea aztertzeko eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkezteko; hori dena jarraikiz 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Donamarian, 2023ko urriaren 27an.–Alkatea, Natalia Rekarte Oteiza.

Iragarkiaren kodea: L2315418