2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GAZTELUBERRI
Ordenantza, Herritarren lana edo auzolana arautzen duena. Hasierako onespena
Gazteluberriko Udalak, 2023ko irailaren 22an egin ohiko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Herritarren lana edo auzolana arautzen duen udal ordenantza, horren alde bozkatu baitzuten udalkide guztiek.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 53. artikulutik 55.era xedatuaren babespean ezarri da ordenantza hau.
Espediente hau jendaurrean egonen da gutxienez 30 egunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bizilagunek eta interesdun legitimoek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten. Era berean, ez bada aurkezten erreklamazio, kexa edo oharrik jendaurreko epean zehar, hasierako onespena behin betiko bilakatuko da. Hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) eta 325.1.c) artikuluetan ezarritakoarekin.
Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Gazteluberrin, 2023ko urriaren 25ean.–Alkate udalburua, Xabier Alfaure Jiménez.
Iragarkiaren kodea: L2315191