1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
75/2023 EBAZPENA, urriaren 25ekoa, Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiak emana, aldatzen duena Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren apirilaren 5eko 124/2023 Ebazpena, zeinaren bidez onetsi baitzen Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Batxilergoko hezkuntza itun batzuk aldatzea 2023-2024 ikasturterako.
Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak apirilaren 13an emandako 139/2021 Ebazpenaren bidez, ebatzi zen, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan, Lehen Hezkuntzako unitateen hezkuntza ituna berritzea 2021-2022 ikasturtetik aurrera. Ebazpen horren bidez, hamaika unitate itundu ziren Etxarri Aranazko Andra Mari Ikastolan.
Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren apirilaren 13ko 149/2022 Ebazpenaren bidez, onetsi zen Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Lanbide Heziketako eta Hezkuntza Bereziko hezkuntza itun batzuk aldatzea 2022-2023 ikasturterako. Ebazpen hori Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren irailaren 30eko 431/2022 Ebazpenaren bidez aldatu zen.
Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren apirilaren 5eko 124/2023 Ebazpenaren bidez, onetsi zen Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Batxilergoko hezkuntza itun batzuk aldatzea 2023-2024 ikasturterako. Ebazpen hori, gero, Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiaren irailaren 22ko 37/2023 Ebazpenaren bidez aldatu zen.
Ikastetxeen Finantzaketaren, Ikasketetarako Laguntzen eta Zerbitzu Osagarrien Zerbitzuko zuzendariak, ikastetxearen jakinarazpena jaso ondoren, txosten bat aurkeztu du, aditzera ematen duena Etxarri Aranazko Andra Mari ikastetxean 2023-2024 ikasturterako itundutako unitateen kopurua murriztu beharra dagoela, 2023ko irailaren 1etik aurrerako atzeraeraginarekin. Aurrerantzean, ikastetxeak itunpeko hamar unitate izanen ditu Lehen Hezkuntzan.
Bat etorriz Hezkuntza Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duen abuztuaren 30eko 67/2023 Foru Dekretuaren artikulu bakarrean xedatutakoarekin, eta Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Aldatzea Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren apirilaren 5eko 124/2023 Ebazpena, zeinaren bidez onesten baita Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Batxilergoko hezkuntza-itun batzuk aldatzea 2023-2024 ikasturterako (ebazpen hori, gero, Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiaren irailaren 22ko 37/2023 Ebazpenaren bidez aldatu zen). Aldaketa horren ondorioz, aldi baterako murriztu dira Etxarri Aranazko Andra Mari ikastetxean Lehen Hezkuntzako itunpeko unitateak 2023-2024 ikasturterako, 2023ko irailaren 1etik aurrerako atzeraeraginezko ondorioekin. Hala, data horretatik aurrera, ikastetxeak itunpeko hamar unitate ditu, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren apirilaren 13ko 139/2021 Ebazpenaren bidez itundutako hamaika unitateen ordez.
2. Ebazpen hau Etxarri Aranazko Andra Mari Ikastolari jakinaraztea. Ebazpen honen aurka ikastetxe interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
4. Ebazpen hau igortzea Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Baliabideetako zuzendari nagusiari, Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusiari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari (Plangintza), Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuari, Ikastetxeen Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalari eta Itunpeko eta Diruz Lagundutako Ikastetxeetako Nominen Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2023ko urriaren 25ean.–Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusia, Luis Calatayud Yuste.
Iragarkiaren kodea: F2315188