2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOBEITI
Jarduera-lizentziaren eskaera.
Edariak produzitzea, ontziratzea eta biltegiratzea
Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik, epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori dena, bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean xedatutakoa (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea).
Sustatzailea: Sierra Maestra Distribuciones Solidarias SL.
Jarduera: edariak produzitzea, ontziratzea eta biltegiratzea.
Tokia: Bideberri kalea, 2b, Berriobeiti.
Berriobeitin, 2023ko urriaren 26an.–Alkatea, Félix Remírez Hoyos.
Iragarkiaren kodea: L2315415