2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOBEITI
Jarduera-lizentziaren eskaera.
Ibilgailuen garajea
Bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean xedatutakoa (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea), aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten jarduerak ukitutakoek.
Sustatzailea: Residencial Proa SL.
Jarduera: ibilgailuen garajea.
Tokia: R-1.5 lurzatia, Artikako Etxebakar sektorea.
Berriobeitin, 2023ko urriaren 24an.–Alkatea, Félix Remírez Hoyos.
Iragarkiaren kodea: L2315119