2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BASABURUA
Ordenantza, hobari bat arautzen duena ibilgailu antzinakoen edo historikoen zirkulazioaren gaineko zergarako. Hasierako onespena
Basaburuko Udalak, 2023ko urriaren 25ean egindako osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen udal ordenantza bat, hobari bat arautzen duena ibilgailu antzinakoen edo historikoen zirkulazioaren gaineko zergarako.
Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak; hori guztia, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Basaburuan, 2023ko urriaren 27an.–Alkatea, Santos Etxegia Oronoz.
Iragarkiaren kodea: L2315370