231. ALDIZKARIA - 2023ko azaroaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Aldaketa, Haurren Parte-hartzerako Udal Kontseiluaren Erregelamenduan. Hasierako onespena

Barañaingo Udalak, 2023ko urriaren 26an egin osoko bilkuran, legez eskatutako gehiengoarekin, hasiera batez onetsi zuen aldatzea Haurren Parte-hartzerako Udal Kontseiluaren Erregelamenduaren 9. artikulua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako erregelamenduaren aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, Haurren Parte-hartzerako Udal Kontseiluaren Erregelamenduaren aldaketa behin betiko onetsi, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Barañainen, 2023ko urriaren 26an.–Alkatea, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2315272