231. ALDIZKARIA - 2023ko azaroaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Aldaketa, 2024rako ordenantza fiskaletan, zerga-tasetan eta prezio publikoetan. Hasierako onespena

Barañaingo Udalak, 2023ko urriaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldatzea Barañaingo Udalaren 2024rako ordenantza fiskalak, zerga-tasak eta prezio publikoak, honako hauetan aipatzen diren arabera: "2024rako ordenantza fiskalen eta zerga-tasen aldaketa" dokumentuan eta tarifen eranskinean.

Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan xedatuari jarraikiz, erabaki hau jendaurrean egonen da 30 egunean gutxienez, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta Udalaren iragarki-taulan paratuta, herritarrek eta bidezko interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak egin ditzaten. Ohartarazten da hura behin betikoa bilakatuko dela baldin jendaurrean egon bitartean inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkezten ez badu. Nolanahi ere, aipatu aldaketen testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.

Barañainen, 2023ko urriaren 26an.–Alkatea, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2315266