231. ALDIZKARIA - 2023ko azaroaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

72/2023 FORU AGINDUA, urriaren 24koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, zeinaren bidez proiektu hau behin betiko onesten baita: "Iruña eta Zizur Txikia Donejakue bidetik lotzeko oinezkoentzako eta bizikletetarako ibilbidea eraikitzea".

Lurralde Kohesiorako kontseilariaren uztailaren 5eko 41/2023 Foru Aginduaren bidez behin-behinekoz onetsi zen proiektu hau: "Iruña eta Zizur Txikia Donejakue bidetik lotzeko oinezkoentzako eta bizikletetarako ibilbidea eraikitzea".

Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak txosten batean aditzera eman du ezen jendaurreko aldia bukaturik alegazio bat jaso dela. Hona hemen alegazioa eta erantzuna:

2023-1142832 alegazioa, Ezequiel Urdangarín Ayestaránek Pedro José Eslava Zozaya jaunaren izenean aurkeztua.

Eskatu du ez dadila bere jabetzako lurzatia ukitu, eta adierazi du Zizurko 1. poligonoko 81B lurzatia hiri-lurzorua dela, nahiz eta zerrendan "larreak" agertu, eta hortaz, landa-lurzorutzat hartu; akatsa dago Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroan.

Erantzuna:

Alegatutakoa baiesten da, "Iruña eta Zizur Txikia Donejakue bidetik lotzeko oinezkoentzako eta bizikletetarako ibilbidea eraikitzea" proiektuak bere jabetzako lurzatia ukitzeari dagokionez. Proiektuan aldaketa bat egin da, hasiera batean aurreikusitako ezpondaren ordez euste-horma bat eraikitzeko, eta horrek galaraziko du bere titulartasuneko lurrak ukitzea; hala islatu da ondasun eta eskubideen zerrenda berrian. Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroan adierazten denari buruz, ez da zilegi horri buruz ezer esatea.

Aurkeztu den alegazioa ebatzita eta behar diren aldaketak eginda, ondasun eta eskubideen zerrenda aldatu da, eta eranskinean ageri dena izanen da.

Horrenbestez, bat etorriz Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak txostenean jaso eta proposatu duenarekin, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuak xedatzen duenarekin,

AGINTZEN DUT:

1. Behin betiko onestea "Iruña eta Zizur Txikia Donejakue bidetik lotzeko oinezkoentzako eta bizikletetarako ibilbidea eraikitzea" izeneko proiektua.

2. Behin betiko onestea ondasun eta eskubideen zerrenda, zeina eranskinean jaso baita.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta departamentuaren web-orrian argitaratzea, eta dagokion iragarkia bidaltzea Foru Komunitatean hedapen handiena duten egunkarietako bitara.

4. Foru agindu hau jakinaraztea Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuari, Garraioen Plangintzaren eta Araubide Juridikoen Zerbitzuari, alegazio-egileari, eta Iruñeko eta Zizur zendeako udalei, eta azken horiek premiatzea beren iragarki-tauletan argitara ditzaten.

5. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen, eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Aurreko paragrafoan xedatutakoa ezertan galarazi gabe, foru agindu honek amaitzen du administrazio publikoentzako administrazio bidea. Dena dela, administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, hura jakinarazi edo Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2023ko urriaren 24an.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Óscar Chivite Cornago.

ERANSKINA.–"IRUÑA ETA ZIZUR TXIKIA DONEJAKUE BIDETIK LOTZEKO OINEZKOENTZAKO ETA BIZIKLETETARAKO IBILBIDEA ERAIKITZEA"

Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza

FINKA
ZK.

JABEA

DESJ. AZALERA m²

ALDI BAT. OKUP. AZALERA

KATASTROKO DATUAK

Pol.

Lurz.

Lur mota

IRUÑEKO UDAL MUGARTEA

PA-01

Inmobiliaria de la Universidad de Navarra SA

916

690

4

2051A

Lurzorua

PA-02

Iruñeko Udala

11

489

4

2617A

Lurzorua

PA-03

Inmobiliaria de la Universidad de Navarra SA

0

80

4

2052A

Lurzorua

PA-04

Inmobiliaria de la Universidad de Navarra SA

0

197

4

2724

Lurzorua

PA-05

Inmobiliaria de la Universidad de Navarra SA

0

656

4

2056

Lurzorua

PA-06

Iruñeko Udala

0

192

Bidea

PA-07

Iruñeko Udala

1823

47

Bidea

ZIZURKO UDAL MUGARTEA

CI-01

Zizur Txikiko Kontzejuko herri-lurrak

12

0

1

681A

Lurzorua

CI-02

Zizur Txikiko Kontzejuko herri-lurrak

91

446

1

400A

Lurzorua

CI-03

Nafarroako Foru Komunitatea (errepideak)

2592

839

1

684A

Lurzorua

CI-04

Huntsman Advanced Materials Spain SL

60

241

1

300A

Lurzorua

CI-05

Roncal Baraibar, José Joaquín

93

405

1

301A

Lurzorua

CI-06

Isga Inmuebles SA

1268

1416

1

304A

Lurzorua

CI-07

Nafarroako Foru Komunitatea (errepideak)

2719

33

1

233A

Lurzorua

CI-08

Zizur Txikiko Kontzejuko herri-lurrak

1831

919

1

307A

Lurzorua

CI-09

Caja Rural de Navarra Sociedad Cooperativa de Crédito

47

833

1

411A

Lurzorua

CI-10

Inversiones Inmobiliarias Canvives SA

31

293

1

410A

Lurzorua

CI-11

Nafarroako Foru Komunitatea (errepideak)

1491

38

1

234A

Lurzorua

CI-12

Nafarroako Foru Komunitatea (autobideak)

200

0

1

232B

Lurzorua

Autopistas de Navarra SA

102

0

1

232F

Lurzorua

CI-14

Nafarroako Foru Komunitatea (errepideak)

869

305

1

235A

Errepidea

CI-15

Zizur Txikiko Kontzejuko herri-lurrak

438

281

1

308A

Larreak

CI-17

Zizur Txikiko Kontzejua

358

188

1

312A

Lurzorua

Zizur Txikiko Kontzejuko herri-lurrak

2596

2270

1

312B

Pinudia

CI-19

Zizur Txikiko Kontzejua

93

0

1

16A

Lurzorua

CI-20

Zizur Txikiko Kontzejua

434

712

1

109A

Lurzorua

CI-21

Nafarroako Foru Komunitatea (errepideak)

251

96

1

840A

Lurzorua

CI-22

Iruñerriko Mankomunitatea

44

0

1

10A

Lurzorua

CI-23

Iruñerriko Mankomunitatea

1

0

1

11A

Lurzorua

CI-24

Zizur Txikiko Kontzejuko herri-lurrak

9

0

1

375A

Lurzorua

Iragarkiaren kodea: F2315091