2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARAÑAIN
Aldaketa egitea 2023ra luzatutako aurrekontua exekutatzeko oinarrietan, zehazki 30. oinarrian. Hasierako onespena.
Barañaingo Udalak, 2023ko urriaren 26an egin bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea 2023ra luzatutako aurrekontua betearazteko oinarrien 30. oinarrian.
Espedientea jendaurrean egonen da Udalaren Idazkaritzan hamabost egun baliodunean, aldez aurretik iragarkia argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren ediktu-taulan eta egoitza elektronikoan, interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.
Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko da eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
Barañainen, 2023ko urriaren 26an.–Alkatea, María Lecumberri Bonilla.
Iragarkiaren kodea: L2315260