231. ALDIZKARIA - 2023ko azaroaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Hirigintza-hitzarmena, erabilera aldatzeko Eultzako sektoreko UE-2 unitateko E1 lurzatian. Behin betiko onespena

Barañaingo Udalak, 2023ko abuztuaren 31n egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Hirigintza-hitzarmena, erabilera aldatzeko Eultzako sektoreko UE-2 unitateko E1 lurzatian. Behin betiko onespena.

Udalak, 2023ko apirilaren 27an egindako osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen hirigintza-hitzarmen bat, helburu duena erabilera aldatzea Eultzako sektoreko UE-2 unitateko E1 lurzatiari. Aldaketa Abaigar Eulza SLk sustatu du.

Jendaurreko aldian inork ez du alegaziorik aurkeztu.

Hirigintzako Informazio Batzordeak, 2023ko abuztuaren 23an egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Lehena.–Behin betiko onestea aldaketa egitea Eultzako Jaurerriko sektorea garatzeko plangintza eta kudeaketako hirigintza-hitzarmenean, zeina sustatu baitzuten Eultza sektoreko 1. eta 2. konpentsazio batzordeek.

Bigarrena.–Behin betiko onespena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Horiek horrela, honako hau ERABAKI DA:

Lehena.–Behin betiko onestea hirigintza-hitzarmen bat, erabilera aldatzeko Eultzako sektoreko UE2 unitateko E1 lurzatian.

Bigarrena.–Nafarroako Gobernuan lurralde-antolamenduaren eta hirigintzaren arloko eskumena duen departamentuari bidaltzea, gehienez ere 10 eguneko epean, onesten denetik zenbatzen hasita, honako agiri hauek: behin betiko onespenaren jakinarazpena, behin betiko onetsitako tresnaren ale bat (erantsita dituela hura osatzen duten plano eta agiri guztiak, Udal Idazkaritzak behar bezala izapidetuta) eta izapidetutako espediente osoaren kopia bat Bidalketa horren xedea da, batetik, espedientea kontrolatzea, bat etorriz xedatuta dagoenarekin Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean (Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.4 artikulua) eta, bestetik, Nafarroako Planeamenduaren Erregistroan inskribatzea, urriaren 16ko 253/2019 Foru Dekretuaren 5.2.b) artikuluari jarraikiz (foru dekretu horren bidez arautzen da Nafarroako Planeamenduaren Erregistroa).

Hirugarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udalaren egoitza elektronikoan argitaratzea erabaki hau, hirigintza-hitzarmenaren behin betiko testuarekin batera (behin formalizatutakoan).

Laugarrena.–Erabaki hau prozedurako interesdunei igortzea, eta bidezkoak diren errekurtsoak aipatzea.

Barañainen, 2023ko urriaren 13an.–Alkatea, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2314981