231. ALDIZKARIA - 2023ko azaroaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIEGI

Aldaketa, Etxeko laguntza-zerbitzua arautzen duen udal ordenantzan.
Behin betiko onespena

Aiegiko Udalak, 2023ko abuztuaren 24an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Aiegiko Etxeko laguntza-zerbitzua arautzen duen udal ordenantzaren aldaketa.

Erabaki horren iragarkia argitaratu zen 2023ko 191. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 12an, eta biharamunetik hasita jendaurrean egon zen, hogeita hamar egun baliodunean. Alegaziorik aurkeztu ez zenez, ordenantza hori behin betiko onetsitzat jotzen da, eta haren testu osoa argitara ematen, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin (6/1990 Foru Legea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa).

Aiegin, 2023ko urriaren 25ean.–Alkatea, Leonardo Camaces Murillo.

ALDAKETA

9. artikuluak testu hau izanen du:

9. artikulua. Prezio publikoa. Tarifen sistema.

Honako hauek dira finantzaketari aplikatu beharreko irizpideak eta printzipioak:

–Zerbitzu unitatearen definizioa: Zerbitzu unitatea neurtzen da ordenantzan eskainitako edozein zerbitzu emateko etxean benetan aritzen den denboraren arabera.

–Familia-unitatearen definizioa: prezio publikoa kalkulatzeko, erabiliko da PFEZan definitzen den familia-unitatea (pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga):

  • Legez bereizirik ez dauden ezkontideek eta adingabeko seme-alabek osatua (gurasoen baimena izanda beraiekin bizi ez direnak salbu); unitate horretan sartzen dira, halaber, judizialki ezgaituta eta guraso-aginte luzatu edo birgaituaren menpe dauden adin nagusiko seme-alabak.
  • Berariazko legeen araberako bikote iraunkor bateko kideek eta adingabeko seme-alabek osatua (gurasoen baimena izanda beraiekin bizi ez direnak salbu); unitate horretan sartzen dira, halaber, judizialki ezgaituta eta guraso-aginte luzatu edo birgaituaren menpe dauden adin nagusiko seme-alabak.
  • Legezko banantzearen kasuetan edo, ezkontzaren bidezko loturarik edo bikote iraunkorrik ez dagoenean, aitak edo amak eta batarekin edo bestearekin bizi diren seme-alaba guztiek osatzen dutena, aitzineko atalean aipatu betebeharrak betetzen badituzte.

–Ahalmen ekonomikoa zehaztea: Errenta eta gastu kengarriak.

  • Errenta: familia-unitatearen PFEZaren etekin garbiak eta pentsio edo prestazio salbuetsiak, alokairuen beste errenta batzuez gainera.
  • Gastu kengarriak: Kuotan desgrabazioa izateko oinarria eratzen dutenak, ondoko arrazoiak direla eta: pertsonalak, etxebizitza alokairuan hartu edo erostea, eta mendekotasunagatik emandako laguntzaren ingurukoak (eguneko zentroak, garraioa, etxeko lanak egitea eta bestelakoak).
  • Hileko per capita errenta garbia: Honela kalkulatuko da: aurreko kontzeptuak batu, eta zatitu familia-unitatea osatzen duten kideen kopuruaz eta 12 hilabetez.

Erabiltzailea ez dagoenean behartua PFEZaren aitorpena egitera, ahalmen ekonomikoa zehaztuko da aurreko ekitaldian izandako diru-sarreren arabera.

–Kostuaren oinarrizko unitatea zehaztea:

Zerbitzuaren kostu guztiak egozteko eta benetan emandako laguntzaren guztizko kostuaren balioa kalkulatzeko, ordu bakoitzeko, metodo hau erabiliko da:

Urtero zehaztuko da kostu zentro bat, eta horri egotziko zaizkio zerbitzuaren zuzeneko eta zeharkako kostu guztiak: lanaldi osoko familia-langile baten kostua eta gizarte-langilearen eta administrari laguntzailearen kostuaren %15, azken bi profesional horiek ere zuzenean parte hartzen baitute zerbitzuaren kudeaketan.

Guztirako kostua lanaldi osoko familia-langile batek etxeko laguntzarako egiten ahal dituen orduen kopuruaz (lanaldi horren %80) zatituta ateratzen da laguntza orduaren kostua.

–Tarifaren oinarrizko unitatea zehaztea:

Etxean zerbitzua ematen benetan iragandako ordua da tarifaren oinarrizko unitatea.

Laguntza orduaren kostuaren %50 izanen da prezio publikoa edo tarifa.

–Prezio publikoa kargatzeko eskala progresiboa.

Karga-eskala dagokie familia-unitatearen per capita errenta garbiari eta eskatzailearen mendekotasun-egoerari eta Banakako Arreta Programan (BAP) ELZk bermatutako orduei, eta oinarritzat hartuko du errenta horrek urteko OAEAParekiko duen proportzioa (Ondorio Askotarako Errenta-adierazle Publikoa).

ERRENTA MAILAREN TARTEAK

TARIFAREN ESKALA
TARIFA ESKALA, BAP-EN
BERMATUTAKO ARRETA
ORDUETARAKO

TARIFAREN ESKALA

MENDEKOTASUNIK EZ DUTEN EDO
BAP-EN BERMATUTA EZ DAUDEN
PERTSONEI ARRETA EMATEKO
ORDUETARAKO

PCEG (Per Capita Errenta Garbia) < OAEAP

0,75 euroko tarifa ordu bakoitzeko

1,5 euroko tarifa ordu bakoitzeko

OAEAP < PCEG > OAEAParen %105

1,50 euroko tarifa ordu bakoitzeko

2 euroko tarifa ordu bakoitzeko

%105 OAEAP < PCEG > %120 OAEAP

2 euroko tarifa ordu bakoitzeko

2,30 euroko tarifa ordu bakoitzeko

%120 OAEAP < PCEG > %135 OAEAP

3 euroko tarifa ordu bakoitzeko

3,45 euroko tarifa ordu bakoitzeko

%135 OAEAP < PCEG > %150 OAEAP

4 euroko tarifa ordu bakoitzeko

4,60 euroko tarifa ordu bakoitzeko

%150 OAEAP < PCEG > %165 OAEAP

5 euroko tarifa ordu bakoitzeko

5,75 euroko tarifa ordu bakoitzeko

%165 OAEAP < PCEG > %180 OAEAP

6 euroko tarifa ordu bakoitzeko

6,90 euroko tarifa ordu bakoitzeko

%180 OAEAP < PCEG > %195 OAEAP

7 euroko tarifa ordu bakoitzeko

8,05 euroko tarifa ordu bakoitzeko

PCEG > OAEAParen %195

8 euroko tarifa ordu bakoitzeko

9,20 euroko tarifa ordu bakoitzeko

Urtero arautuko dira OAEAPa eta prezio publikoaren kostua, dagokion erakundeak adierazitakoaren arabera.

Iragarkiaren kodea: L2315136