231. ALDIZKARIA - 2023ko azaroaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATETZ

Aldaketa, Eguarasko EGU-7 exekuzio-unitatean (2. poligonoko 67., 62. eta 5. lurzatiak). Behin betiko onespena

Atezko Udalak, 2023ko abuztuaren 25ean egindako ohiko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen aldaketa xehatu bat egitea Udal Plan Orokorrean. Aldaketak Eguarasko EGU-7 exekuzio-unitateari (2. poligonoko 67., 62. eta 5. lurzatiak) eragiten dio, eta Ivan Carmona Lópezek eta Claudia Osés Ruizek sustatu dute.

Onetsitako araua argitaratzen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Eritze Atetzen, 2023ko urriaren 24an.–Alkatea, Paula Ibero Baraibar.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2315389