2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARTZIBARKO, OROTZ-BETELUKO ETA LONGIDAKO UDALEN BATASUNA
2023ko aurrekontua. Hasierako onespena
Artzibarko, Orotz-Beteluko eta Longidako Udalen Batasunak, idazkari bakarra izateko eratuak, 2023ko maiatzaren 23an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2023. urteko aurrekontua.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Artzeko Udaleko Idazkaritzan, Batasunaren egoitza baita, egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Artzin, 2023ko urriaren 26an.–Batasuneko burua, Carlos Oroz Torrea.
Iragarkiaren kodea: L2315268