230. ALDIZKARIA - 2023ko azaroaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTEKO ETA ESTERIBARKO UDALEN ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Ordainsariak eta kalte-ordainak, kide anitzeko organoetara joateagatik eta benetako gastuengatik

Uharteko eta Esteribarko Udalen Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Batzarrak, 2023ko urriaren 11ko bilkuran, eta bat etorririk Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75. artikuluarekin eta Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 13. artikuluarekin, honako erabaki hau hartu zuen:

1.–50 euroko ordainsaria ezartzea, Uharte eta Esteribarko Udalen Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen bilkuretara joategatik.

2.–Kalte-ordain hauek ezartzea, karguetan aritzeak benetan ekarritako gastuengatik:

a) Uharteko eta Esteribarko Udalen Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen egoitzatik kanpo bilkura ofizial batera joan eta etortzeko kilometroengatik: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileentzat ezartzen diren zenbatekoak emanen dira kalte-ordain gisa.

b) Karguan aritzean egindako beste edozein gastu, behar bezala baimendua, aldez aurretik agirien bidez behar bezala frogatuta.

3.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Uharteko eta Esteribarko udalen iragarki-taulan.

Uharten, 2023ko urriaren 25ean.–Mankomunitateko burua, Edorta Beltzunegi López.

Iragarkiaren kodea: L2315393