2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UHARTEKO ETA ESTERIBARKO UDALEN ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Mankomunitateko buruaren ordainsariak eta dedikazio araubidea
Uharteko eta Esteribarko Udalen Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Batzarrak, 2023ko urriaren 11ko bilkuran, eta bat etorririk Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75. artikuluarekin eta Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 13. artikuluarekin, honako erabaki hau hartu zuen:
1. Lanaldiaren heren bateko dedikazio partzialeko araubidea ezartzea mankomunitateko buruari. Hark hilabetean jasoko duen ordainsari gordina 832,32 euro izanen da; hamalau hilabetez jasoko du eta zenbateko hori eguneratuko da administrazio publikoetako langileen soldata igotzen den ehuneko berean.
2. Gizarte Segurantzaren Diruzaintzako Lurralde Bulegoan eskatzea Gizarte Segurantzako araubide orokorrean sartzeko edo alta emateko, legeek agindutako moduan.
3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Uharteko eta Esteribarko udalen iragarki-taulan argitaratzea.
Uharten, 2023ko urriaren 25ean.–Mankomunitateko burua, Edorta Beltzunegi López.
Iragarkiaren kodea: L2315392