230. ALDIZKARIA - 2023ko azaroaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

Aldaketa, 2023ko plantilla organikoan. Behin betiko onespena

Ultzamako Udalak, 2023ko abuztuaren 10ean egindako ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen espediente bat, helburu duena 2023rako plantilla organikoa aldatzea. Zehazki, "Langile lan-kontratudun finkoen plantilla organikoa" eta "Langile lan-kontratudun finkoen izenen zerrenda" aldatuko dira.

Hasiera batez onetsitako plantilla organikoa jendaurrean egon zen Udal Idazkaritzan, hamabost egun balioduneko epean, iragarkia paratuz 2023ko 190. Nafarroako Aldizkari Ofizialean (irailaren 11koan) eta Udal honen ediktuen taulan eta web-orrian, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta komenigarri iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz irailaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako Toki Ogasunak), hara igortzen baitu 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluak (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa).

Jendaurreko epe hori igaro da eta ez da 2023ko plantilla organikoa aldatzeko espedientearen aurkako alegazio edo erreklamaziorik egin. Beraz, behin betiko onesten da eta haren testua argitaratzen da:

ALDAKETA PLANTILLA ORGANIKOAN

Langileen zerrenda

LANPOSTUA

MAILA

SARBIDEA

ZENBAKIA

ARAUBIDE
JURIDIKOA

OSAGARRIAK

ADMINISTRAZIO-
EGOERA

LANALDIA

BALDINTZAK

A-B-C-D-E-F

Zerbitzu anitzetako enplegatua

D

OL

1

Lan-kontratudun finkoa

---10-10-12

Jardunean

%100

Euskaraz jakitea: Ahozkoa: B-2 maila. Idatzizkoa: B-1 maila

Administrari laguntzailea

D

OL

1

Lan-kontratudun finkoa

10---10-- 12

Jardunean

%100

Euskararen ezagutza. C-1 maila

Garbitzailea

D

SUBR.

1

Aldizkako langile finkoa

-----12

Jardunean

%55,00

Euskara jakitea: Ahozkoa: A-2 maila

Garbitzailea

D

SUBR.

1

Aldizkako langile finkoa

-----12

Jardunean

%55,00

Euskara jakitea: Ahozkoa: A-2 maila

Garbitzailea

D

SUBR.

1

Aldizkako langile finkoa

-----12

Jardunean

%55,00

Euskara jakitea: Ahozkoa: A-2 maila

Garbitzailea

D

SUBR.

1

Aldizkako langile finkoa

-----12

Jardunean

%55,00

Euskara jakitea: Ahozkoa: A-2 maila

Sarbide moduen laburdurak:

OL: oposizio-lehiaketa. SUBR.: subrogazio.

Osagarrietan erabilitako laburdurak:

A: lanpostukoa. B: erabateko dedikazioa. C: bateraezintasuna. D: lanaldiaren luzapena. E: arrisku berezia. F: maila.

Izenen zerrenda

DEITURAK ETA IZENA

MAILA

ZERBITZU
AITORTUAK

LANPOSTUA

ADMINISTRAZIO-EGOERA

ARAUBIDE JURIDIKOA

LANALDIA

Arada Goyalde, Hodei

D

2022-05-10

Zerbitzu anitzetako enplegatua

Jardunean

Lan-kontratudun finkoa

%100

Etxeberria Garate, Edurne

D

2000-07-03

Administrari laguntzailea

Jardunean

Lan-kontratudun finkoa

%100

Oscoz Sarratea, Nieves

D

2023-09-01

Garbitzailea

Jardunean

Aldizkako langile finkoa

%55,00

López Garro, Isabel

D

2023-09-01

Garbitzailea

Jardunean

Aldizkako langile finkoa

%55,00

Echarri Barberena, Rosa

D

2023-09-01

Garbitzailea

Jardunean

Aldizkako langile finkoa

%55,00

Ciganda Larraburu, M.ª Luisa

D

2023-09-01

Garbitzailea

Jardunean

Aldizkako langile finkoa

%55,00

Larraintzarren (Ultzama), 2023ko urriaren 23an.–Alkatea, Martín M.ª Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2315076