2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SAN ADRIÁN
Hirigintza eta Ingurumenaren informazio batzordea, burutza eskuordetzea
2023ko urriaren 26an, San Adriango alkate udalburuak ebazpen bat eman zuen Hirigintza eta Ingumenaren informazio batzordeko burutza María del Perpetuo Socorro Sada Ballesterosen esku uzteko, batzorde horretan 2023ko urriaren 25ean hartutako erabakiarekin bat etorriz.
Erabaki hau argitaratzen da, jarraikiz azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluari (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki-erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua).
San Adrianen, 2023ko urriaren 26an.–Alkatea, Marta Ezquerra Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2315222