230. ALDIZKARIA - 2023ko azaroaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERGOIENEKO LIZARRAGAKO KONTZEJUA

2024ko aurrekontua. Hasiera batean onestea

Lizarragako Kontzejuak, 2023ko urriaren 21ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2024ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.

Espedientea jendaurrean egonen da 15 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik, herritarrek edo interesdunek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean ez bada alegaziorik nahiz erreklamaziorik aurkezten, ulertuko da behin betiko onetsi direla 2024rako aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Lizarragan, 2023ko urriaren 24an.–Kontzejuko Presidentea, Eneko Echarri Amorin.

Iragarkiaren kodea: L2315066