2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LARRAUN
Deialdia, bake epaile titularraren kargua betetzeko
Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikuluan eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5., 6. eta 7. artikuluetan xedatuarekin bat, deialdia iragarri da bake epaile titularraren kargua betetzeko.
Horretarako, hamabortz eguneko epea ireki da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek eskaerak aurkez ditzaten udal idazkaritzan; horietan, betiere, adierazi beharko dute erregelamenduak aipatzen dituen gaitasun eta bateragarritasun baldintzak betetzen dituztela, eta titulazio akademikoa, eskarmentua eta merezimenduak jasotzen dituen espedientea aurkeztu beharko dute.
Mugiron (Larraun), 2023ko urriaren 26an.–Alkatea, Mikel Uharte Martija.
Iragarkiaren kodea: L2315262