2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IZABA
2023ko aurrekontua. Hasierako onespena
Izabako Udalak, 2022ko abenduaren 20an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2023ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.
Onetsitako espedientea Udal Idazkaritzan egonen da ikusgai 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.
Jendaurreko aldian alegaziorik aurkezten ez bada, 2023ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra berriz ere argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta behin betiko onetsirik geldituko da.
Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Izaban, 2023ko urtarrilaren 10ean.–Lehen alkateordea, Carlos Anaut Abadía.
Iragarkiaren kodea: L2315081