232. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

84/2026 FORU AGINDUA, azaroaren 10ekoa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez epeak eta datak finkatzen baitira, 2027rako, Nafarroako Foru Ogasunaren diru-bilketan aritzen diren entitate laguntzaileek funtsak sartzeko eta dokumentuak aurkeztu edo telematika bidez igortzeko.

Nafarroako Foru Komunitatearen Diru-bilketaren Erregelamenduaren II. liburuko II. kapituluan (uztailaren 2ko 177/2001 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen erregelamendua) arautzen dira Nafarroako Foru Ogasunari diru-bilketa kudeatzeko laguntza ematen dioten gordailu entitateekiko harremanak.

Erregelamendu horren 81.1 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak finkatuko du entitate laguntzaileek zein toki, epe eta modutan eta bestelako zer baldintzatan eginen duten diru-sarrera eta nola bidaliko duten informazioa.

Erregelamenduaren 81.2 artikuluak hamabostean behin egitea jasotzen du. Egun baliodunetan aldaketak izaten direnez urtero, beharrezkoa da hamabostaldien egutegia urtero finkatzea Iruñeko egun baliogabeak kontuan hartuz, 81.2 artikuluaren arabera.

Era berean, hamabostaldiaren amaierako epe jakin batzuk aldatu behar dira, hamabostaldi bakoitzeko diru-bilketak helbideratzearen bidez lortutako kobrantzak jaso ditzan, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren apirilaren 15eko 51/2024 Foru Aginduaren arabera. Foru agindu horren bidez, zati batean garatzen da Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketa Erregelamendua, zerga arloko aitorpen-likidazio eta autolikidazio jakin batzuei buruzko ordainketen banku-helbideratzearen arloan.

Era berean, konturako ordainketa-data jakin batzuk aldatu dira, finantza fluxuak aurrekontu eta diruzaintza beharretara egokitzeko.

Foru agindu honen bidez garatzen den erregelamendu-ahalaren erabilera bat dator Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 129. artikuluan xedatutako erregulazio onaren printzipioekin. Halaber, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 129. artikuluan ezarritako printzipio hauek betetzen dira: premia eta eraginkortasuna, proportzionaltasuna, segurtasun juridikoa, gardentasuna, sinpletasun eta efizientzia, eta irisgarritasuna.

Horrenbestez, eta Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketa Erregelamenduaren 81.1 artikuluan jasotzen den gaikuntza erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Nafarroako Foru Ogasunaren entitate laguntzaileek egindako diru-bilketari buruzko dokumentazioa aurkeztu eta telematika bidez igortzeko eta dirua Nafarroako Foru Komunitatearen kontu korronte orokorrean ordaintzeko epeak eta egunak honako hauek izanen dira 2027. urtean:

2027KO EPEAK ETA EGUNAK NAFARROAKO OGASUN PUBLIKOAREN DIRU-BILKETAN ARITZEN DIREN ENTITATE LAGUNTZAILEEK FUNTSEN SARRERA EGITEKO ETA DOKUMENTUAK AURKEZTU EDO TELEMATIKA BIDEZ IGORTZEKO

2027KO HAMABOSTALDIAK

HAMABOSTALDIKO EGUNAK (biak barne)

KONT. KOR.
OROKORREAN SARRERA
EGITEKO BALIO EGUNA

DOKUMENTUAK AURKEZTEKO EDO TELEMATIKA BIDEZ
IGORTZEKO AZKEN EGUNA

Hilabeteak

Izena /
hilabetea

Ordena zenbakia

Urtarrila

1.a

1

Abenduaren 25a

Urtarrilaren 5a

Urtarrilaren 11

Urtarrilaren 12a

Urtarrila

2.a

2

Urtarrilaren 6a

Urtarrilaren 20a

Urtarrilaren 25a

Urtarrilaren 26a

Otsaila

1.a

3

Urtarrilaren 21a

Otsailaren 5a

Otsailaren 10a

Otsailaren 11

Otsaila

2.a

4

Otsailaren 6a

Otsailaren 22a

Otsailaren 26a

Martxoaren 1a

Martxoa

1.a

5

Otsailaren 23a

Martxoaren 5a

Martxoaren 10a

Martxoaren 11

Martxoa

2.a

6

Martxoaren 6a

Martxoaren 22a

Martxoaren 30a

Martxoaren 31

Apirila

1.a

7

Martxoaren 23a

Apirilaren 5a

Apirilaren 12a

Apirilaren 13a

Apirila

2.a

8

Apirilaren 6a

Apirilaren 23a

Apirilaren 28a

Apirilaren 29a

Maiatza

1.a

9

Apirilaren 24a

Maiatzaren 5a

Maiatzaren 10a

Maiatzaren 11

Maiatza

2.a

10

Maiatzaren 6a

Maiatzaren 20a

Maiatzaren 25a

Maiatzaren 26a

Ekaina

1.a

11

Maiatzaren 21a

Ekainaren 7a

Ekainaren 14a

Ekainaren 15a

Ekaina

2.a

12

Ekainaren 8a

Ekainaren 21a

Ekainaren 28a

Ekainaren 29a

Uztaila

1.a

13

Ekainaren 22a

Uztailaren 5a

Uztailaren 12a

Uztailaren 13a

Uztaila

2.a

14

Uztailaren 6a

Uztailaren 20a

Uztailaren 26a

Uztailaren 27a

Abuztua

1.a

15

Uztailaren 21a

Abuztuaren 10

Abuztuaren 13a

Abuztuaren 17a

Abuztua

2.a

16

Abuztuaren 11

Abuztuaren 20a

Abuztuaren 25a

Abuztuaren 26a

Iraila

1.a

17

Abuztuaren 21a

Irailaren 6a

Irailaren 13a

Irailaren 14a

Iraila

2.a

18

Irailaren 7a

Irailaren 23a

Irailaren 28a

Irailaren 29a

Urria

1.a

19

Irailaren 24a

Urriaren 5a

Urriaren 11

Urriaren 13a

Urria

2.a

20

Urriaren 6a

Urriaren 25a

Urriaren 28a

Azaroaren 2a

Azaroa

1.a

21

Urriaren 26a

Azaroaren 5a

Azaroaren 10a

Azaroaren 11

Azaroa

2.a

22

Azaroaren 6a

Azaroaren 22a

Azaroaren 25a

Azaroaren 30a

Abendua

1.a

23

Azaroaren 23a

Abenduaren 7a

Abenduaren 13a

Abenduaren 14a

Abendua

2.a

24

Abenduaren 8a

Abenduaren 23a

Abenduaren 28a

Abenduaren 29a

2. Hamabostaldi bakoitzean bildutako diru-sarrerak kontu korronte orokorrean ordaintzeko aginduaren dokumentua posta elektronikoaren bidez igorri beharko da Diruzaintza Atalera (seccion.tesoreria@navarra.es), aurreko xedapen zatian balio datarako finkatu den eguneko 15:00ak baino lehen.

3. Foru agindu hau jakinaraztea Aurrekontuen eta Programazio Ekonomikoaren Zerbitzuari, Kontabilitate Zerbitzuari, Kontu-hartze Zerbitzuari, Diru-bilketa Zerbitzuari, Diru-bilketaren Aplikazio eta Kontrolaren Atalari, Diruzaintza Atalari eta finantza entitate laguntzaileei, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2026ko azaroaren 10ean.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, José Luis Arasti Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2614681