2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CASTEJÓN
2023ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Castejongo Udalak, 2023ko urriaren 26an egindako osoko bilkura arruntean, aho batez erabaki zuen hasiera batez onestea 2023ko ekitaldiko plantilla organikoa, eta espedientea jendaurrean edukitzea, iragarkiak paratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoko gardentasun atarian, 15 egun balioduneko epean, bizilagunek eta interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin, 235. artikuluarekin loturik (foru lege horrek Nafarroako Toki Administrazioa du hizpide).
Aipatutako jendaurreko aldia iraganda erreklamaziorik aurkezten ez bada, behin betiko onetsitzat joko da, eta haren testu osoa argitara emanen, Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Castejonen, 2023ko urriaren 27an.–Alkatea, Noelia Guerra Lafuente.
Iragarkiaren kodea: L2315419