230. ALDIZKARIA - 2023ko azaroaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Aldaketa, 2023ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Barañaingo Udalak, 2023ko urriaren 26an egin ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Barañaingo Udalaren 2023rako plantilla organikoan, Udaltzaingoko agentearen hiru lanpostu sortzeko, C mailakoak eta funtzionarioen araubidekoak.

Espedientea jendaurrean egonen da Udalaren Idazkaritzan hamabost egun baliodunean, aldez aurretik iragarkia argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren ediktu-taulan eta egoitza elektronikoan, interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean ez bada erreklamaziorik aurkezten, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.

Barañainen, 2023ko urriaren 26an.–Alkatea, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2315258