1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
ENKANTEA, Corellako ondasun higiezin batena.
Nafarroako Foru Ogasunaren Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean bideratutako premiamendu-espediente administratibo baten barruan, Nafarroako Foru Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak, 2023ko abuztuaren 28an, erabaki zuen behean azaltzen den ondasun higiezin hipotekatua enkante bidez saltzea. Enkantea Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatuko Agentziaren Enkanteen Atarian eginen da.
Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu ebazpenean xedatutakoa betez, iragarki hau argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean eta honako hau adierazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:
1. Enkante administratiboaren iragarkia, erreferentzia-zenbakia: 03598.
2. Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atariaren https://subastas.boe.es/ds.php?id=SUB-RC-2023-3100200103598 helbide elektronikoan jasota daude enkantearen eta enkantean jarri behar den ondasunen funtsezko datuak.
3. Helbide elektroniko horretan adierazitako egunean hasiko da enkantea. Irekitzen denetik, eskaintza elektronikoak egiten ahalko dira hogei egun naturalean, Enkanteen Atarian.
4. Ondasunak adjudikatzeko aktaren ziurtagiria egin aurretik edo, hala dagokionean, salmentaren eskritura publikoa eman aurretik behar bezala justifikatzen bada ordaindu direla zorra, berandutze-interesak eta prozeduraren kostuak, enkantea bertan behera geratuko da.
5. Enkantean jarri beharreko ondasuna:
–Lote bakarra.
Finka: Corellako 10.372 zenbakiko erregistro-finka, 3018. Liburukia, Liburua: 427.a, Folioa: 6.a, Inskripzioa: 5.a, erregistro-liburuetan ondoren aipatzen den bezala deskribatzen da:
Erregistro-kode bakarra 310190000589156.–Hogeita bat.–D motako etxebizitza, Corellako higiezineko laugarren solairuan dagoena, Santa Barbara kalean, berrogeita hamabi zenbakian, A ataritik sarbidea duena, 1. poligonoan, 374. lurzatian, 1. azpieremuan, 9. hiri-unitatean, sukaldea, jangela, hiru gela, bainua, ezkaratza eta pasabidea dituena. Azalera eraikia laurogeita hamalau metro eta hogeita hamazazpi dezimetro karratukoa da, eta azalera erabilgarria, berriz, hirurogei eta hamazazpi metro eta hamasei dezimetro karratukoa. Mugakideak: aurrealdean, eskailera-zuloa eta argi-patioa; sartzen delarik eskuinaldean, solairu bereko C motako etxebizitza; ezkerraldean, solairu bereko E motako etxebizitza; eta atzealdean, Santa Barbara kalea. Higiezin osoan daukan parte-hartze kuota ehuneko hiru koma zortziehun eta berrogeita hamarrekoa da.
Katastrokoa: Corellan, 1. poligonoan, 374. lurzatian, 1. azpieremuan, 9. hiri-unitatean, 88,45 metro koadrokoa. Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000001754686AP.
6. Lehentasunez erosteko edo lehentasunez eskuratzeko eskubideen titularrak izan daitezkeenean, mahaiak behin-behinean erabakitako adjudikazioa etenda geldituko da, aplikatu beharreko legeriarekin bat beren eskubidea baliatzen ahal duten bitartean.
7. Iragarki honetan eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian aurreikusita ez dagoen guztian, egintza arautzen duten legezko eta erregelamenduzko xedapenetan xedatutakoari jarraituko zaio.
Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848-428693, posta elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@navarra.es).
Iruñean, 2023ko urriaren 30ean.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Sonia Ruiz Millán.
Iragarkiaren kodea: F2315455