230. ALDIZKARIA - 2023ko azaroaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

3329/2023 EBAZPENA, urriaren 9koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez bukaera ematen baitzaio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko gizarte zerbitzuetako ikuskatzaileen bi lanpostu huts lekualdatze-lehiaketa bereziaren bidez betetzeko prozedurari.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak uztailaren 22an emandako 1907/2022 Ebazpenaren bitartez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko gizarte zerbitzuetako ikuskatzaileen bi lanpostu huts lekualdatze-lehiaketa bereziaren bidez betetzeko. Ebazpena 2022ko 174. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 1ekoan.

Irailaren 19ko 2412/2022 Ebazpenaren bidez (2022ko 206. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 18koa), onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.

Eta azaroaren 7ko 2904/2022 Ebazpenaren bidez (2022ko 246. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 12koa), behin betiko zerrenda onetsi zen.

Azkenik, epaimahaiak, espediente osoarekin batera, lehiaketaren behin betiko emaitzak eta probak gainditu dituzten bi izangaiak izendatzeko proposamena igorrita eta lanpostu hutsak hautatuta, bidezkoa da izendapena egitea eta lanpostuak esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. María Belén Cardiel Díaz de Cerio andrea eta Natalia García Moneo andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, gizarte zerbitzuetako ikuskatzailearen lanpostuan aritzeko.

2. Lanpostu hutsak esleitzea, I. eranskinean xedatutakoarekin bat.

2023ko azaroaren 9an jabetu beharko dira lanpostuaz, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusian.

Horrela egin ezean, izendapenaren lanpostuan aritzeko eskubide guztiak galduko dituzte, ez bada behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasua.

3. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egituraren, Lanpostuen Antolaketaren eta Langileen Plantillaren Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea. Interesdunei aditzera ematen zaie ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

4. Izendapen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2023ko urriaren 9an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO LANPOSTUAK

DEITURAK ETA IZENA

LANPOSTUA

DEPARTAMENTUA

ATXIKIPEN ESPARRUA

ARAUBIDE
JURIDIKOA

HERRIA

GIDABAIMENA

CARDIEL DIAZ DE CERIO, MARIA BELEN

0011456

ESKUBIDE SOZIALETAKO, EKONOMIA SOZIALEKO ETA ENPLEGUKO DEPARTAMENTUA

ESKUBIDE SOZIALETAKO ITN

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

B

GARCIA MONEO, NATALIA

0010777

ESKUBIDE SOZIALETAKO, EKONOMIA SOZIALEKO ETA ENPLEGUKO DEPARTAMENTUA

ESKUBIDE SOZIALETAKO ITN

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

B

Iragarkiaren kodea: F2315004