23. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

2/2023 EBAZPENA, urtarrilaren 19koa, Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren abenduaren 29ko 315/2022 Ebazpenaren akats bat zuzentzen baita.

Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren abenduaren 29ko 315/2022 Ebazpenaren bidez dei egiten da Lanbide Heziketako teknikari titulua lortzeko probetarako eta haietan izena emateko egutegia zehazten, 2022-2023 ikasturterako, Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan.

Ebazpen horren 1. eranskineko 5. oinarrian akats bat atzeman da, prozeduren bateraezintasunari buruzkoa.

Ikusi da Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuaren aldeko txostena, 315/2022 Ebazpenean atzemandako akatsa zuzentzeari buruzkoa. Ebazpen horren bidez dei egiten da Lanbide Heziketako teknikari titulua lortzeko probetarako eta haietan izena emateko egutegia zehazten, 2022-2023 ikasturterako, Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Aldatzea Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren abenduaren 29ko 315/2022 Ebazpenaren 1. eranskinaren 1. oinarria. Ebazpen horren bidez dei egiten da Lanbide Heziketako teknikari titulua lortzeko probetarako eta haietan izena emateko egutegia zehazten, 2022-2023 ikasturterako, Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan. Hona aldaketak:

Honako hau dioen tokian: "Deialdi orokor hau interesaturik egon daitezkeen pertsona guztientzat da, baldin eta eranskin honetako 13. oinarrian izena emateko ezarritako baldintzak betetzen badituzte".

Honako hau behar du: "Deialdi orokor hau interesaturik egon daitezkeen pertsona guztientzat da, baldin eta eranskin honetako 7. oinarrian izena emateko ezarritako baldintzak betetzen badituzte".

2. Aldatzea Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren abenduaren 29ko 315/2022 Ebazpenaren 1. eranskinaren 5. oinarria. Ebazpen horren bidez dei egiten da Lanbide Heziketako teknikari titulua lortzeko probetarako eta haietan izena emateko egutegia zehazten, 2022-2023 ikasturterako, Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan. Hona aldaketak:

Honako hau dioen tokian: "Lanbide gaitasuna ebaluatu eta egiaztatzeko prozedura batean parte hartzea 2022-2023 ikasturtean, ebaluazio fasean zehazki, eta deialdiko lanbide moduluen ardurapeko gaitasun-unitateari edo -unitateei loturik".

Honako hau behar du: "Lanbide gaitasuna ebaluatu eta egiaztatzeko prozedura batean parte hartzea 2022-2023 ikasturtean, ebaluazio fasean zehazki, eta onartua izatea eskatzen den lanbide moduluen ardurapeko gaitasun-unitateari edo -unitateei loturik".

3. Aldatzea Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren abenduaren 29ko 315/2022 Ebazpena; izan ere, 76. oinarria, ebazpenaren azkenaurrekoa, gaizki zenbakituta dago; 77.a da oinarriaren zenbaki zuzena. Ebazpen horren bidez dei egiten da Lanbide Heziketako teknikari titulua lortzeko probetarako eta haietan izena emateko egutegia zehazten, 2022-2023 ikasturterako, Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan. Horrenbestez, azken oinarria 77.a izatetik 78.a izatera pasatzen da.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuari, Lanbide Heziketako Proiektuen eta Kualifikazioen Zerbitzuari, Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atalari, Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegoari eta ukitutako ikastetxeei.

6. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2023ko urtarrilaren 19an.–Lanbide Heziketaren zuzendari nagusia, Tomás Rodríguez Garraza.

Iragarkiaren kodea: F2301285