23. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 2a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Jendaurreko informazioa
A/31/04433 JV/-- espedientea

Gaia: ur aprobetxamendurako eskaera.

Eskatzailea: Luis María Olazar Apezteguia.

Helbidea: Urbide kalea, z.g. - 31745-Ituren (Nafarroa).

Ibaiaren edo errekaren izena: Iturmututa erreka.

Erreka edo ibai horren urak jasotzen dituen ibaiaren izena eta kodea: EZKURRA-1/0100/170.

Eskatutako emaria: 0,0100 l/s-koa.

Tokia: Arretxeko borda.

Udal-mugartea eta probintzia: Elgorriaga (Nafarroa).

Xedea: abeltzaintzarako.

Obren azalpen laburra eta helburua:

Hargunea errekan dagoen kutxatila batean dago. Kutxatila horretatik polietilenozko hodi bat ateratzen da, hazbete erdikoa eta 157 m.l-ko luzerakoa, zanga batean barna doana, 100 litroko edukiera duen depositu bateraino. Depositu horrek kontagailu bat du sartu aurretik, eta buia bat emaria mugatzeko. Depositutik bi hodi ateratzen dira bi txorrotaraino, bi aska hornitzeko.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Elgorriagako udaletxean edo Kantauriko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2023ko urtarrilaren 16an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2017ko irailaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Jorge Villar Vázquez.

Iragarkiaren kodea: E2300958