23. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 2a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2021-S-617

Jurramendiko Mankomunitateak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Jurramendiko Mankomunitatea.

Xedea: Labeagako saneamendu lanetarako eta hondakin uren isurketarako baimena.

Ur-ibilgua: Ega ibaia.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Iguzkitza (Nafarroa).

Herriko hondakin-urak, urteko 2.500 m³-ko bolumena dutenak, 100 biztanlerentzat diseinatutako imhoff tanga baten bidez tratatuko dira.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta aipatu eskaerak kalte egiten diela uste dutenek erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, eskaera eta espedientearen dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira arro-erakunde honen web-orrian, esteka honetan: https://iber.chebro.es/webche/ipCriterios.aspx. Halaber, epe horren barruan eskuragarri egonen dira, kontsultatzeko, Konfederazioaren egoitzan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan, 976711000 telefonoan aldez aurretik hitzordua eskatuz gero.

Zaragozan, 2022ko abenduaren 23an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2300960