23. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Deialdia, dirulaguntzak emateko Ongizate Alorrean jarduerak egiten dituzten erakunde eta elkarteei (2023). Laburpena

DDBN (identifikazioa): 671054.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/671054).

Oinarri hauen xedea:

Dirulaguntzak emateko deialdi honen helburua da laguntza ekonomikoa ematea 2023. urtean Ongizate Alorrean jarduerak eginen dituzten erakunde eta elkarteei.

Proiektu zehatz eta globalei dagokie deialdia, ez jardueraren bat soilik dutenei; hartara, deialditik kanpo gelditzen dira jarduera bakarra egiteko diren proiektuak (egun bakarreko hitzaldi bat, jai-ekitaldi puntual bat, etab.); proiektu zabalago baten barruan egon beharko dira.

Erakunde onuradunak:

Oinarri hauetako laguntzak eskuratzen ahalko dituzte baldintza hauek betetzen dituzten erakundeek soilik:

a) Irabazi-asmorik ez izatea.

b) Prebentzio, laguntza, gizarteratze eta herritarren parte-hartzearen sustapenerako eta sentsibilizaziorako jarduerak egitea, Gizarte Zerbitzuen esku-hartzearen eremuaren barnean.

c) Sexu-askatasunaren aurkako delituengatik aurrekaririk ez izatea, adingabeentzako jardueren kasuan, VIII. eranskinaren arabera.

d) Proiektuen bideragarritasuna bermatzeko egitura eta baliabideak izatea.

e) Eguesibarko Udalarekiko betebehar fiskalak eta, oro har, ekonomikoak egunean izatea.

Aurkezteko epea:

Dirulaguntzaren eskabideak eta frogagiriak 30 eguneko epean aurkeztu beharko dira, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Eguesibarko Udalaren Erregistro Elektroniko Orokorrean (https://sedeelectronica.valledeegues.es/).

Sarrigurenen (Eguesibar), 2022ko abenduaren 23an.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L2300941