23. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Deialdia, larrialdi sozialean dauden pertsonei eta/edo familiei zuzeneko prestazio ekonomikoak eta gauzazko laguntzak emateko (2023). Laburpena

DDBN (identifikazioa): 671051.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/671051).

Helburua eta xedea:

Laguntza bereziak prestazio batzuk dira, pertsonei edo familiei ematen zaizkienak larrialdi egoerei aurre egin diezaieten eta/edo diru-sarrerak lor ditzaten, funtsezko beharrei erantzun ahal izateko eta gizarte bazterketako egoerak saihesteko edo arintzeko.

Laguntza bereziak finalistak eta enbargaezinak dira, eta zertarako eman diren, horrexetarako soilik erabiliko dira.

Laguntza berezi horiek ematen ahalko dira aurrekontu-baliabideak dauden bitartean "1-23110-48000 Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko laguntza bereziak" aurrekontu-aplikazioan, onetsiriko deialdia zer aurrekonturi egozten zaion, aurrekontu horretakoan, hain zuzen.

Onuradunak:

Gizartean bazterturik edo horrela gertatzeko arriskuan dauden pertsonek eta/edo familia-unitateek jaso ditzakete laguntza hauek. Baremo ekonomikoa ez da izanen Udalaren prestazio ekonomikoak jasotzeko baldintza bakarra. Lehentasuna emanen zaie Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko teknikariek ezarritako irizpide teknikoei (prebentzioari, egokitasunari, presari edo gisakoei loturiko horiei, alegia).

Familia unitateak, Eguesibarren erroldaturik daudenak edo benetako bizilekua hor dutenak duela 3 hilabete edo gehiago. Baldintza hori betetzeari dagokionez, kontuan hartuko da Eguesibarko Udalaren Dirulaguntzei buruzko ordenantzan ezarritakoa.

Eskabideak aurkezteko epea:

Eskabideak aurkezteko epea 2023ko abenduaren 31ra artekoa izanen da, baldin eta aurrekontuko kontsignazioari eusten bazaio, organo eskudunak oinarri hauek onetsi eta biharamunetik hasita.

Sarrigurenen (Eguesibar), 2022ko abenduaren 23an.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L2300940