23. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Deialdia, banakako laguntzak emateko, taxi-bonua baliatuz, mugitzeko desgaitasun larria duten pertsonei egokitutako garraiobide alternatiboa eskaintzeko (2023). Laburpena

DDBN (identifikazioa): 670999.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/670999).

–Xedea:

Programaren xedea da taxi-bonuaren banakako laguntzak (txartel moduan) arautzea, garraio kolektiboan zein partikularrean mugitzeko desgaitasun larria dutenei ematekoak, garraiobide egokitu bat erabil dezaten (taxia).

–Onuradunak:

Laguntza ekonomiko hauek eskuratzeko baldintzak:

a) %33ko edo hortik gorako desgaitasuna izatea, garraio kolektiboetan sartzea larriki eragozten duena, eta horrela egiaztaturik egotea Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentzia erakunde autonomoak (PANA) emandako desgaitasunaren ziurtagiri ofizialean.

Desgaitasun maila aitortu, onartu eta kalifikatzeko prozedurari buruzko abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretuaren baremoa: A, B edo C apartatua, edo gutxienez 7 puntu izatea D, E, F, G eta H apartatuak batuta.

b) Eguesibarren egotea erroldaturik gutxienez duela 3 hilabete, eta laguntza jasotzen den bitartean altan emanda egotea udal erroldan.

c) Gidabaimenik ez izatea edo, hura edukita, ez egotea gidatzeko moduan, desgaitasuna dela-eta.

d) Ez izatea mugitzeko desgaitasuna dutenek gidatzeko egokituriko ibilgailurik, eskatzaileak 18 urtetik gorakoak badira, edo, hura edukita, ez egotea gidatzeko moduan, desgaitasuna dela-eta.

e) Familia unitatearen urteko diru-sarrerak, PFEZerako aitortutako azken ekitaldiari dagozkionak, honako hauek baino handiagoak ez izatea:

Kide kopurua indizea diru-sarreren muga:

1 2 x LGS 28.000 euro.

2 2,65 x LGS 37.100 euro.

3 3 x LGS 42.000 euro.

4 3,35 x LGS 46.900 euro.

5 edo gehiago 3,75 x LGS 52.500 euro.

f) Era guztietako zerga betebeharrak edo bestelako udal betebeharrak egunean ordainduta edukitzea, eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak emandako aurrerakinak itzultzeke ez izatea, itzultze epeak amaitu direnean egin beharreko itzulketa egin gabe.

g) Baldintza guztiak laguntzaren onuradunari eta haren familia-unitateari buruzkoak izanen dira.

–Eskabideak aurkezteko epea:

Oinarri hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egun baliodunetik hasita, oinarriok indarra duten urteko azaroaren 30era arte.

Sarrigurenen (Eguesibar), 2022ko abenduaren 23an.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L2300923