23. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URROZ

Udalekotzea, Leurtzako Aisialdirako Natur Eremua, ustiatu, kudeatu, mantendu, zaindu eta zaintzeko. Hasierako Onespena

Urrozko Udalak, 2022ko ekainaren 9an egin zuen osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Leurtzako Aisialdirako Natur Eremua, ustiatu, kudeatu, mantendu, zaindu eta zaintzeko Beintza-Labaiengo Udalarekin batera, sustapen sozioekonomikoa gehiago dinamizatzeko oinarri izanik.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten, Toki Administrazioari Buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 205. Artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Urrozen, 2023ko urtarrilaren 10ean.–Alkatea, Josu Zozaia Ubiria.

Iragarkiaren kodea: L2300911