23. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE ARAKIL

UO 27 unitatea urbanizatzeko proiektua (1. poligonoko 350. eta 351. lursailak). Behin betiko onespena

Uharte Arakilgo Udaleko alkateak, azaroaren 11ko 2022/125 Ebazpenaren bitartez, hasierako onespena eman zion UO 27 unitatea urbanizatzeko proiektuari.

Iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialeko 228. zenbakian eman zen argitara, 2022ko azaroaren 17an, eta jendaurreko epean proiektuari ez zaionez alegaziorik aurkeztu, Uharte Arakilgo Udaleko alkateak, urtarrilaren 18ko 3/2023 Ebazpenaren bitartez, behin betiko onetsi zuen Uharte Arakilgo UO 27 unitatea urbanizatzeko proiektua, 1. poligonoko 350. eta 351. lursailetan (Errekabitarte kalea 9 eta 9A zenbakiak), NDC Energía Verdek sustatuta.

Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 134. eta 74. artikuluetan xedatuarekin (Legegintzako Foru Dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Uharte Arakilen, 2023ko urtarrilaren 18an.–Alkatea, Jose Domingo Huarte Baleztena.

Iragarkiaren kodea: L2300997