23. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SESMA

Jarduera-lizentziaren eskaera.
Aldaketa. Lehengaia eta bukatutako produktua biltegiratzeko behin-behineko karpa

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukituak gertatzen direnek. Hori dena, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 59.3 artikuluan ezarritakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua).

Sustatzailea: Ingeteam Power Technology SA.

Jarduera: lehengaia eta produktu bukatua biltegiratzeko behin-behineko karpa.

Tokia: 4. poligonoko 66. lurzatia, El Juncarillo industrialdea.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Sesman, 2023ko urtarrilaren 17an.–Alkatea, M.ª Rosario Echávarri Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L2300919